Lizargarateko erromeriak <p>Lizargaratera joaten ziren erromeriara, Sarramendiko Gregorio zen soinu-jotzailea. Arrolako Ramonek jotzen zuen aurretik. Bekatu larria zen mutilekin dantza egitea. Apaizek kontrolatu egiten zuten. Don Eleuteriok gogor egiten zuen, eta esaten zuen neskak zeukala errua.</p>

Lizargarateko erromeriak
Bixenta Aiastui Aiastui
- ahotsak.eus