Doktrina eta meza kantuak<p>Auzoko umeek Gesaltza baserrian ikasten zituzten doktrina eta meza kantuak, fraideek irakatsita. Euskara debekatu zutenean, euskal mezak bere hartan jarraitu zuen. Gainontzeko mezak latinez izaten ziren. Meza osoa fraideek eta eliz mutilek egiten zuten; fededunek entzun bakarrik.</p>