Baserriko jakiak
<p>Babarrunak, azak eta urdaia ziren asteguneko eguneroko jakiak, urte osoan. Igandetan garbantzuak eta okela egosia. Etxean fruta asko hartzen zuten. Sagarrekin pitarra egiten zuten. Gaztaina denboran egunero jaten zituzten gaztainak. Kontzezioak arte egosita, eta gero erreta. Ardoa gari-lanetan zebiltzanean bakarrik edaten zuten. Arrikrutzen idiak ere bazituzten.</p>