Erlakaiztenen misterioaBainuarena diru-iturri bat zen Errotarentzat. Bainuaz gain, atseden ona hartzen zuten bezeroek, oporraldi antzeko bat. Jose Luisek dio kantuan eta bertsotan ere ibiltzen zirela bezero batzuk. Behin erlakaizten bat zuen gizon bat etorri zen bainuak hartzera. Bainua hartu eta gorputz osoa bete zitzaion erlakaiztenez. Arropak ezin jantzita geratu zen, baina handik gutxira erlakaizten guztiak ezkutatu zitzaizkion betirako.