Lehengo "'Patroziño" jaiak Auzoko jaiak gaur egun maiatzaren lehenean ospatzen dira, baina lehen "Patroziñoak" ziren. Pazko egunetik 40 egunera ospatzen zituzten orduan jaiak. Lehengo jaietako giroa beste bat zela dio Bernabek. Jaietarako ilusio gehiago izaten zuten lehen. Soinujolearentzat astoak tiratutako ondo apaindutako orga prestatzen zuten. Suziriak jaurti eta orgaren atzetik Artzubi baserriraino joaten ziren. Artzubi beti egon izan zen Olabarrietako auzo-bileretan,baina jada ez dago auzoan.

Lehengo "'Patroziño" jaiak
2016-09-26
Bernabe Belategi Lopez de Egino
- ahotsak.eus