Gerra ostean auzoan errotarik ez <p>Mezan erretilua birritan pasatzen zen, aurrena elizako gastuetarako eta, bigarrenez, abadearentzako. Gariak lan asko ematen zuen: erein, ebagi, jo eta gero errotara eraman behar zen. Olabarrietan errota bat zuten. Gerra ostean itxi egin zuten eta Bernabek Arantzazu, Araotz, Tokillo eta baita Telleriarteko errotetara eraman izan zuen auzoko garia ehotzera.</p>

Gerra ostean auzoan errotarik ez
Bernabe Belategi Lopez de Egino
- ahotsak.eus