Gidabaimena ogitarteko baten truke<p>Garai lantegian aterki lanak bukatu eta tutugintzan eta latoiarekin hasi ziren lanean. Juanek gidabaimena Salbatoren atera zuen. Bertan praktikak egin eta gidabaimena atera. Ogitarteko bat ordaindu behar izan zuen gidatzeko baimenaren truke; beste guztia Garai lantegiak ordaindu zuen.</p>