Idi-probetan Iñazio txapeldun<p>Meza ondoren idiok lotu eta herriko plazara jo zuten. "Joxe Txiki" araoztarrak ekin zion goizean probari. Iñaxio bigarrena izan zen, araoztarraren marka gaindituz. Gero lau parte-hartzaileak bazkaltzera joan ziren elkarrekin. Azkenean, Iñaxiok irabazi zuen. 1952. edo 1953. urtean izan zen gertaera hori. Idi-proba bakarra jokatu da Oñatin eta Urikoko idiek irabazi zuten bertan.</p>