Arropak zaintzen<p>Ur-deposituak teilatuko urak biltzen zituen. Edateko ura iturritik ekarri behar izaten zuten. Arropak astoan kargatu eta albergara joaten ziren garbitzera, puxeta egin ondoren. Itxitura gainetan esekitzen zituzten garbitu eta gero, eta erne ibiltzen ziren inguruetan ijitorik bazebilen.</p>