Maritxu Maiztegi Arregi

OƱati (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Arantzazu auzoko Goiko Benta ostatu-baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatatik laugarrena. Aita bertakoa zen, eta ama auzo bereko Arrola baserrikoa. Auzoko Eskola-etxean ikasi zuen, Aita Sarrigoitia frantziskotarra irakaslearekin. Urbiako artzainen umeek ere bertan ikasten zuten. Maritxuren etxeko Bentan etxeko ortu eta ukuilutik sortutako jakiak ematen zituzten. Etxean egiten zituzten odolki, txorizo, gazta eta abarrei buruzko azalpenak ematen ditu Maritxuk; nola egin eta kontserbatzen zituzten. Maritxuk hogei urte inguru izan zituen arte, telefonotik deitzeko frantziskotarren Arantzazuko hospederiara joan behar izaten zuten. 1940ko hamarkadan, Francoren emaztea egon zen bazkaltzen Goiko Bentan. Basilika berria eraiki zutenean, Oteizak eta Basterretxeak hartu zuten ostatu Maritxuren etxean.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-127 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Goiko Benta, betidanik ostatu Bideoaren ikonoa
2 Eskolan, fraideekin; txangoak Urbiara Bideoaren ikonoa
3 Gerra izan zenean, ez zuten asko igarri Bideoaren ikonoa
4 Gerra garaian, Arantzazun ospitalea Bideoaren ikonoa
5 Esnea saltzen zieten fraideei Bideoaren ikonoa
6 Arantzazuko haizea, medikuak gomendatua Bideoaren ikonoa
7 Egunean eguneko jana, beti freskoa Bideoaren ikonoa
8 Etxeko lan banaketa Bideoaren ikonoa
9 Eguraldia lehen eta orain, antzekoa Bideoaren ikonoa
10 Harremana fraideekin eta fraidegaiekin Bideoaren ikonoa
11 Artzainen umeak, eskolan Arantzazun Bideoaren ikonoa
12 Estraperloa eta errazionamendua Bideoaren ikonoa
13 Basilika berria, Oteiza eta Aita Santuaren baimena Bideoaren ikonoa
14 Franco Arantzazun, eta haren emaztea Goiko Bentan Bideoaren ikonoa
15 Telefonoa jarri zutenean Bideoaren ikonoa
16 Gazta egiteko prozesua I Bideoaren ikonoa
17 Gazta egiteko prozesua II Bideoaren ikonoa
18 Txorizoak egiteko prozesua Bideoaren ikonoa
19 Odolosteak eta "mortzilak" Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia