Zortzi egun sagardotegitik atera gabe
Saltzen jartzen zen egunetik hasita, jendea sagardotegiz sagardotegi ibiltzen zen, orain tabernetan bezala. Jendeak zortzi egun-eta egiten zituen bertan, jan eta edan. Bertan jartzen zuten jatekoa; arraina gehiena, haragi gutxi. Txoritokietan eta Zuantzan eta... gizaseme eta emakume, denetik ibiltzen ziren. Baziren emakumeak, gizonak bertan bete-bete eginak, eta sagardotegiraino joaten zirenak arropa garbiarekin, aldatuko baziren.