Berrikuntzak sartu dira, baina sagardoa betikoa da
Kupeletik kupelera bada ezberdintasuna; baina garbitasunak du eragina; ez zurak. Kupelak, gehienak, gaztainarekin egiten ziren. Urdaiari kalte egiten diona gazia da, eta hori ligak egiten du, horregatik kentzen da. Sagardo huts-hutsa garbia gelditzen da. Kontserbatzeko, bitaminak botatzen dira; bestela, beltzatu egiten da. Hor dago ezberdintasuna. Gainerakoan, sagardoa betikoa da.