Sagardiak eta sagar motak
<p>Lehen, dena sagardia zen; belarra eta sagarra. Sagar klase asko daude. Garai batean, klase onak, gainera; orain baino hobeak. Txalaka hutsarekin egin zuten behin. Zortzi egunerako etorri zen, bizi-bizia, bere aitak ez omen zuen behin ere ikusi sagardoarekin jendea hain erraz mozkortzen.</p>