Baserri askotan egiten zen sagardoa Xixeroa pasatzen zen zerga kobratzera. Behin, xixeroak hala esan zion Jesusen aitari: egun hartan -egun berean hasten ziren sagardotegi guztiak- 66 baserritan hasi zirela sagardoa ematen. Dolare asko zeuden. Dena eskuz egiten zen garai batean. Iyerokuak izango ziren lehendabizikoetakoak motorra sartu zutenak. Isastin bi ardatzeko dolarea zen. Mokoi.