Neurriak eta garraioa
Garai batean, dena neurtzen zen. Karga sagarretik 200 litro ateratzen ziren. Eraman garlian eramaten zuten, behiekin. Beraiek jartzen zituzten garliak. Bat baino gehiago zituzten; handiena 9 karga t'erdikoa, bi mokoi sartzen zirena. Urte batean, 19 bidaia egin zituzten garlia batekin Hondarribiko kupeltegira. Bi behi pare behar izaten ziren Gurutzera igotzeko, eta, handik behera, pare batekin aski.