Aspalditik egiten da sagardoa Igerobiaundin <p>Jesus Igerobiaundin jaioa da eta bertan bizi da. Baliyone ere deitzen diote etxe horri. Aspalditik egiten dute sagardoa bertakoek. Lehen sagardi asko zituzten. Oiartzungo baserritar askok ekartzen zuten sagarra bertan jotzera. Bi mokoi ekartzen zuten jeneralean baserritarrek, bi karga t'erdiko barrikak. Pitarra asko edaten zen lehen, ardoa baino gehiago.</p>