Karrikako eskola<p>Karrikako plazan zegoen eskola. Gero jarri zuten Iturburun. Lehendabiziko maistra euskalduna zen, baina gerran bidali egin zuten. Gero fundamentu kaxkarra egon zen; batzuetan izaten zen eskola, eta besteetan, ez. Azkenean maistra bat etorri zen kanpotik, familia osoarekin.</p>