Gaztelaniaz jakin ezBehin epaitegira joan zen Rufino eta han gaztelaniaz ez zekien herritar bat zegoen. Bera Errenterian lanean aritua izaki, hobeto moldatzen zen eta epaileak esaten zuena itzultzen aritu zen emakume hari. Garai hartan asko ziren erdara ez zekitenak.