Baserriko uzta saltzeraSeastarrenekoak Errenteriako plazara joaten ziren saltzera. Arrautzak, oilaskoak, barazkiak... denetik eramaten zuten. Gerezia, berriz, pilaka eramaten zuten: 'burutia' jarri eta saskia buruan, oinez, Gurutzetik kalera. Plazan salmenta egin, etxerako erosketa batzuk egin eta Errenteria eta Oiartzunen arteko mugan zerga ordaintzen zuten.