Zaldun zuria<p>Gerra bukatu eta gero, Lesakako errepidea egiten hasi ziren. Beorlegi zaldi zuri baten gainean ibiltzen zen lanak begiratzen. Kornelik ezagutzen zuen, bere ahizpa neskame zegoen etxean egoten baitzen jenerala. Zuri-zuri aritu zitzaion zalduna, eta baita Kornelik esan beharrekoak esan ere.</p>