Australiako janak ez dauka hemengoaren antzikIngeles apur bat ikasita zuen, baina ahaztuta dauka. Hotelaren inguruan ez zegoen euskaldunik. Kanabera ebakitzen zuten soroetan euskaldunak eta italiarrak zeuden; horiekin ulertzea ez zen hain zaila. Hotela soroetatik 50-60 kilometrora zegoen;herri horretan dena ingelesez; euskaldun bakarra zegoen, eta harekin elkartzen zen. Kafearen ordez beti tea edaten zen Australian. Jaten, hemengo antzik ere ez. Gabonetan, Australiako hotelean, ahate bat hil zuten eta haxe jan zuten. Hotelaren jabea eta semea etorri izan dira Nabarnizera; hemen ederto jaten dute.