Bittor, Lopategi bertsolariaren aholkulari<p>Pentsu saltzen ibiltzen zen Lopategi, eta hilean behin bisita egiten zion Bittorri. 1964an ezagutu eta lagun egin ziren. Aberasgarria zen harekin egotea. Denetatik zekien, aberatsa zen sentimentuz eta jakituriaz. Bertsotan eten barik hasi zenean, gustatzen zitzaion politikaz eta abar janztea, eta horretarako aholkularirik onena Bittor zuen. Bisitatu ere askotan horregatik egiten zuen, halako edo bestelako gertaera aztertzeko eta interpretatzeko.</p>