Eskola erdaraz, dotrina euskaraz Jazinta Insausti maistra tolosarra izan zuten Zugastietako eskolan, guardia zibil baten semeagaz ezkondutakoa. Gorozikako abadea, don Felix, abertzalea zen eta dotrina euskaraz ematen zien. Maistrak ez zuen holakorik nahi izaten, eta abadea joan orduko berriro hasten zen gaztelaniaz.

Eskola erdaraz, dotrina euskaraz
Pablo Irazabal Ertzilla
- ahotsak.eus