Zugastietako, Okako eta Autzaganeko jaiak <p>Zugastietan Santo Domingo ermita egoten zen eta jaietan meza ostean erromeria. Hurrengo egunean Okan Edurtzetako amaren ermita inguruan txistua eta danbolina egoten zen. Autzaganeko San Bartolometan orkestra egoten zen domekaz eta astelehenez. Bertsolariak ez ziren hain ugariak izaten, Amaiaren osaba, <a href="http://www.ahotsak.com/amorebieta-etxano/hizlariak/xabier-amuriza-sarrionandia/">Xabier Amuriza</a> bertsolariaren aita, Autzaganen egoten zen bertsotan.</p>

Zugastietako, Okako eta Autzaganeko jaiak
Mari Etxeandia Etxeandia
, Amaia Isasi Amuriza - ahotsak.eus