Errepublikan ama arduratutaErrepublikan, erregea kendu zutenean, bere amak negar egin zuen. Eskoletatik gurutzeak kendu zituzten eta horrek arduratzen zuen, dotrinarik jasoko ez zutelakoan. Baziren errepublikazale batzuk herrian, horietako batzuk aipatzen ditu. Errepublikazaleak izan arren, mezara joaten ziren. Karlisten eta abertzaleen mitinak egoten ziren.