Errota barik ogirik ez<p>Ortuak izan arren, miseria izan zuten ogi barik. Etxeko garia ehotzeko etxean bazuten eskuzko makina bat eta bertan ehotzen zuten gauez. Artoa, ostera, ezin zuten eho, errotak zarratuta egon baitziren. Ogi gutxirekin hazitakoak dira. Ogi beltza, zahiarekin egindakoa, izaten zuten.</p>