Bataioak eta hiletak Ibarrurin; jaunartzea Maumen<p>Umea jaio eta segituan udaletxera joan behar izaten zen parte ematera eta jaio eta bizpahiru egunetara amabitxiarekin eta aitabitxiarekin bataiatzen zen umea. Bataioak eta hiletak Ibarrurin egiten ziren, jaunartzeak ostera, Mauman. Ibarrurira joateko egiten zuten bidea aipatzen du. Hildakoak Ibarrurira eramateko bide luzea egin beharra zuten eta askotan sufritu egiten zuten. Auzokoren bat hildakoan gaubela egiten zen eta elizatik irten ostean andareentzako eta senitartekoentzako jana egoten zen Etxandiko tabernan.</p>