Jesus Urkiza Etxebarria Txaparro

Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1929-2011)

Biografia

1929. urtean munduratu zen Lemoako Lauretan, baina jaio eta segidan etorri ziren Gorozikako (gaur egun Muxika) Mendigurenera. Bere aita jaiotzez Mendatako Albizekoa zen, baina Gorozikako Mendigurenen hazitakoa eta bizi izandakoa; ama, ostera, Lemoako Lauretakoa zen. Bere aita bera jaio aurretik hil zen. Bost neba-arrebatatik gazteena izan zen. Gerraostean bederatzi urte zituela hasi zen Gorozikako eskolara, eta gero Oka auzoko Ertzillako Itziarren zuen eskola partikularrera joan zen. Hamaika urterekin zapatuetan Zugastietako Bitturiñarenean bizargile lanetan hasi zen. Beti ibili izan zen baserriko beharretan eta horri lotutako zaletasunak eta lanak izan zituen. Idiak izan zituzten etxean eta idi-probetan ibilitakoa da. Gorozikako hare-harrobian aritu zen 30 urtez erretiratu arte, eskabadorako txofer eta artezilari ibili zen. Gorozikan bertan eta inguruko auzoetan etxerik etxe gari jotzen ibilitakoa da. Emaztea Gorozikako Asuako du eta bertara ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-033 2010 Muxikako ahotsak
MUX-034 2010 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Anaia gerran Bideoaren ikonoa
2 Okako Itziar Erzillaren eskola Bideoaren ikonoa
3 Inaziok Itziar maistrari egindako gaiztakeriak Bideoaren ikonoa
4 Idiekin karretero eta probetan Bideoaren ikonoa
5 Zornotzako idi-proba Bideoaren ikonoa
6 30 urtez harrobian Bideoaren ikonoa
7 Idi-proban gizon-proben kontra Bideoaren ikonoa
8 Probetarako zaletasun asko zegoen Bideoaren ikonoa
9 Mendatako zaldi- eta mando-probak Bideoaren ikonoa
10 Zaldiak eta idiak entrenatzen Bideoaren ikonoa
11 Idiarentzako baba, zahia eta ardoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Idien salerosketa Bideoaren ikonoa
13 Idiak baserri handietan baino ez Bideoaren ikonoa
14 Idi-probetako tranpak Bideoaren ikonoa
15 Perratokiak Zugastietan eta Urrutxun Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Buztarriak zelan egiten diren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Matxin buztargina Bideoaren ikonoa
18 Gorozikan proba gutxi Bideoaren ikonoa
19 Sagastik garraiatzen zituen idiak Bideoaren ikonoa
20 Harrobiko eta baserriko lanak batera Bideoaren ikonoa
21 Artezilari lana Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Bolbora eta Guardia Zibila Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Barrenador lana Bideoaren ikonoa
24 Harrobiko harea lantzen Bideoaren ikonoa
25 Harrobian lehenengo putzuak garbitu behar Bideoaren ikonoa
26 Harriei forma zelan eman Bideoaren ikonoa
27 Silikosisa
28 Harrobia zarratu zutenekoa
29 Harrobiko aldaketak
30 Urdaibaiko Erreserba zela-eta arazoak
31 Okako presa
32 Baserriko lanak gustuko
33 Gazteen zaletasunik eza
34 Etxerik etxe gari-joten
35 Baserriko tresnak eta erabilera
36 Ira etxerako zein saltzeko
37 Barberu Zugastietan
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia