Soldaduen arropak garbitu eta konpontzera behartuakGerra garaian, Irisarren esaten zaion aldapatik sartu ziren soldaduak Mutrikura. Bizilagunek, koltxoiak jarri zituzten leihoetan, balak etxeetara ez sartzeko. Mutrikura sartu ostean, Ondarroara joan ziren soldaduak. Ana Mariren amonak, zigor gisa soldaduek zituzten zorriz betetako arropak garbitu eta konpondu behar izan zituen.