Kupitza baserri inguruko sagarrekin egindako sagardoa
Baserrian sagardoa egiten zuten, edozein sagar motarekin. Sagarrak Kupitza Behekoa baserriaren ondoan zeukaten etxola batean gordetzen zituzten baina lapurtu egiten zizkieten eta azkenean Tomasek etxola bota eta pinua landatu zuen. Bertako sagarrekin sagardo oso ona egiten zuten.