Gerrako kontakizun tristeakAita bisitan joan zitzaienean, babeslekuko haur guztiak sarnarekin zeuden. Aitak alaba horrela ikusita, berarekin eraman zuen zortzi egunez itsasora. Sufrea sarnarentzat ona zenez, ama haren bila joan zen Eusko Jaurlaritzako delegatu batengana. Honek esan zion sufrea bonbak egiteko behar zutela baina ezkutuan, soldadu batek zakutxo bat eman zion. Handik irtetean, hegazkinak agertu ziren eta bonbak bota zituzten. Amarekin zihoan laguna bertan hil zen.