Eibartik Mutrikura, gerratik ihesiInesen gurasoak mutrikuarrak ziren, baina Eibarren bizi ziren. Gerra etorri zenean, aitak Donibane Lohitzunera egin zuen ihes. Eta amak lau seme-alabak Mutrikuko Ziñua baserrian utzi zituen. Bi txikienak aitaren familiarekin Berastegira eraman zituzten. Ahizpa zaharragoa Ziñuan geratu zen, eta anaia zaharrena, berriz, Beliotegi baserrira eraman zuten. Anaia eta bera asto-otarran sartuta eraman zituzteneko oroitzapena.