200 umeri bazkaria eman behar; sukaldean hobekuntzak<p>Eskola nazionalean ez zegoen ume txikirik, baina gero ikastolakoak ere gora ekarri zituzten. Bi eskolak eraikin berean elkartu ziren sasoian 130-140 umek bazkaltzen zuten jangelan, baina 200 umera ere iritsi omen ziren bera han lanean zebilen sasoian. Gerora, sukaldea berritu egin zieten eta ontziak garbitzeko makinak ere jarri zizkieten. Ontziteria guztia ere gobernutik jaso omen zuten. Sukalde berriaren inguruko azalpenak.</p>