Arraina talegan gordeta... Soldadutzako kontuak. Armadoreak egunero Lau-bost kilo arrain ematen zien opari. Komandatziatik debekatuta zuten arrain hori hartzea, baina Jesusek eta bere kideek talegan gorde eta "ventan" baino merkeago saltzen zuten. Egunero, lau-bost duro irabazten zituzten arrainarekin. Non bazkaltzen zuen azaltzen du. Gustora egon zen Cadizen, eta dirua aurreztuta bueltatu zen etxera.