Izeba, kofradia eta 'Xabiertxo' <p>Ana Mariren izeba bat kofradian bizi zen; bertako garbitasunaz arduratzen zen. Kofradia nolakoa zen azaltzen du; marinelen kontuak eramateko bi bulego zeuden, eta, pixka bat barrurago, mutilen eskola nazionala zegoen. Eskola horretako maisuari buruz hitz egiten du: euskalduna, Otxoa abizenekoa, Ondarroa bideko baserri batean zuen hartuta ostatua, eguraldi txarra egiten zuenean oinetakoak Ana Mariren izebarenean aldatzen zituen... Ana Mari izebarenera joan ohi zen liburu bat irakurtzearren<em> Xabiertxo</em>. Liburua nolakoa zen azaltzen du. Izebarenean ez zen jatekorik falta izaten, eta Ana Marik denbora asko pasatzen zuen izebarenean.</p>

Izeba, kofradia eta 'Xabiertxo'
Ana Mari Lezertua Sustaeta
- ahotsak.eus