Galbahegile galiziarrak"Bahieroak" esaten zien. Galiziatik etortzen ziren, eta baserriz baserri joaten ziren galbaheak konpontzera jan eta lo egiteko leku truke. Galbahe berriak ere saltzen zituzten. Trasteak mandoan hartuta ibiltzen ziren. Garia egiteari utzi zitzaionean utzi zioten etortzeari. Galbahe motak aipatzen ditu.