Jornala eta aparteko orduakLehorreko lana. Lehen, antxoa asko harrapatzen zen, eta eskabetxean lan mordoa izaten zen; langileek aparteko orduak sartu behar izaten zituzten. Natik jornala amari ematen zion, baina "estraordinarixua" (aparteko orduengatik jasotako ordainsaria) berarentzat izaten zen; ordu gehiago sartzeko gogoz egoten zen. Lanean zeudela, kafe ugari hartzen omen zuten.