Mutrikutik hiru ontzi Dakarrera <p>Mutrikutik hiru itsasontzi joan ziren Dakarrera (Senegal): 'Ninfa I', 'Xabier' eta 'Elenita' ontziak. Finisterretik (Galizia) zuzenean joan ziren Kanarietara. Bost egun behar izan zituzten Kanarietara iristeko; Kanarietatik Dakarrera (Senegal), berriz, hiru egunean iritsi ziren. Mutrikuko ontziek arraina harrapatzen zuten, eta Kanarietako arrastero batetara pasatzen zuten arraina; gero, hark portura eramaten zuen.</p>

Mutrikutik hiru ontzi Dakarrera
Domeka Agirregomezkorta Arrizabalaga
- ahotsak.eus