Lehorreko lanak eta patroi tituluaLehorrean zeudenean zer egiten zuten. Goizetan lonjan lanean aritzen ziren (aparejuak prestatu, sareak zabaldu... behar izaten ziren), eta arratsaldetan, eskola partikularrera joaten ziren (patroi eta makinista ikasketak egiteko). 17 urte zituela joan zen Gregorio Arrantza Eskolara, baina soldadutza egin aurretik ez zen alturako patroi titulurik atera. Soldadutzan bigarren komandanteak eskolak ematen zizikion; handik joan zen Pasaiara patroi titulua ateratzeko azterketa egitera.