Bost hilabetez itsasoan, Dakarren<p>Gregorio eta Joseba kinta berdinekoak dira, eta batera hasi ziren arrantzan. Mutrikun, ontzi gehien egon zirenean, 21 baxurako ontzi egon ziren. Soldadutza Ferrolen (Galizia) egin zuen urtebetez; eta, bueltatu zenean, baxurako arrantzara joan zen Reina Rosario izeneko itsasontzian. Beraiek egin zuten itsasontzia. Pasadizo bat kontatzen du. 23 urte zituela, Dakarrera (Senegal) joan zen, eta bost hilabete egin zituen bertan; erlojuarekin eta konpasarekin gidatzen ziren.</p>