Etxeko ganbaran marinelak guardianSaltzen zen arraina Mutrikuko lantegietarako eta Donostiako armadore batentzako izaten zen gehienbat. Mariaren etxea eskola zen eta kanpotar nahiz bertako arrantzale asko izaten zen bertan jaten eta lo egiten. Marinelek gauez guardia egiten zuten eta Mariaren etxeko ganbarara joaten ziren, bertan foko batzuk baitzituzten itsasora begira. Arrisku asko pasatzen zuten itsaso txarrarekin portuan bertan ere.