Maria Arrazola Aldanondo
Mutriku (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Maria Laranga auzoko Langatxiki baserrian jaio zen. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Oñatikoa. Eskolara kontsejupera joan zen doña Fernanda maistrarekin, baina oso denbora gutxi egon zen aita hil eta amari baserrian lagundu behar baitzion. 27 urte zituela, Mijoa auzoko Arantzamendi baserrira ezkondu zen eta bertan izan zituen bere lau seme-alabak. 40 urte pasatxo zituela, herrira jeitsi ziren gizona udaletxean hasi baitzen lanean. Urte batzuk beranduago, ikastola berria zaintzeko familia behar zela-eta, bertara joan ziren bizitzera. Gizona atezaina eta bera ikastolako sukaldaria izan zen 20 urtetan zehar.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUT-034 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Bernabe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute