Gabonetako menua eta ohiturakGabonetan, ahuntzaren bildotsa hiltzen zuen aitak. Karakolak garbitu, egosi eta arrozarekin jartzen ziren, mamiak oskoletik aterata. Arroz-esnea izaten zen postrea. Intxaur-saltsa ere jaten zuten. Ogi labekada bat egiten zen jaietarako. Ogiaren lehenengo zatia "ogi salutadua" gordetzen zen txakur amorratuentzako. Bigarren zatia etxeko txakolinetan busti eta etxeko guztiek probatzen zuten.