Uzta entregatzeko kupoaGerra ostean, baserritarrek uzta entregatu behar izaten zuten udaletxean. Zenbat eta baserri handiagoa, orduan eta uzta gehiago entregatu behar izaten zen; garia, artoa, ilarra eta patata entregatu behar izaten zuten baserritarrek. Txominek kontatzen du patata erosi egin behar izaten zutela entregatzeko; euren lurrak ez ziren patata ereiteko egokiak. Hiru-lau urtean ibili ziren uzta entregatzen, eta denbora horretan, gosea pasa omen zuten.