Jose Uberuaga Garrogerrikaetxebarria Garro

Gerrikaitz auzoa; Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz (Bizkaia) (1929-2018)

Biografia

Gerrikaitz auzoko Garro baserrian jaio, hazi eta bizi izan da. Ama bertakoa zuen eta aita Bolibarko Gortaguren auzokoa. Lau neba-arreba izan ziren, baina arreba eta ama gazterik hil zirenez, emakume beharrak egitea egokitu zitzaion. Gerra aurretik Gerrikaizko barberua eta moja izan zituen irakasle. Gerraostean, ostera, Munitibarreko mutilen eskolara joan zen, hor dena zen erdaraz; hala ere, ez ei zuen gaztelaniaz ikasi, soldadutzan ikasi zuen-eta. Herria bonbardatu zutenean, auzoko hiru hil zituzten, tartean lehengusina; erasoa beraien etxetik ikusi zuen eta hiru egunez basoan egon ziren ezkutatuta. Hamalau urte zituela hasi zen ehizan eta zaletasun handia izan du. Ezkondu ostean, hiru urtez Idahon (AEB) egon zen aita eta anaiak bezala. Handik bueltan Gernika-Lumoko Dalia lantegian aritu zen beharrean erretiratu arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUN-012 2012 Munitibarko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia