Luxuzko ezkontza-bazkariaBermeon josten ikasi zuen etxekoak egin zion gerora bere ezkontzako soinekoa. Demiku auzoko ermitan ezkondu zen Jesusa. Bere aitak gerra garaian Gernikatik ekarritako adreilu batzuekin egindako tejabana batean egin zuten 63 lagunek bazkaria. Adreiluak kamioi batean eta astoz garraiatu zituzten. Jesusak esnea eramaten zuten taberna batekoak prestatu zion bazkarirako behar zuten guztia. Sukaldari bat hartu zuten eta Mundakako gozodendatik eroan pastelak.