Etxeko jeneroa jaten zuten, beti gauza bera Etxean hazten zuten txerria urte osorako jatekoa zen. Astelehenean prestatutako indabak aste guztirako izaten ziren; domeketakoa den desberdina, garbantzuak-edo. Gauetan patata saltsa berdean janda konformatzen ziren. Zegoenagaz konformatu eta isil-isilik jaten zuten, kexa barik eta aukeratzeko aukera barik.

Etxeko jeneroa jaten zuten, beti gauza bera
Ramon Andonegi Ormaetxe
- ahotsak.eus