Ume-zain eta josten<p>Gerraostean ume-zain joan zen Urkitzera. Handik itzultzean, ahizpaordea (aitaren alaba) gaixorik zegoela eta harengana joan zen Etxebarrira, ume-zain. Luzaro egon zen han. Etxera ez itzultzeko esaten zioten. Goizean etxean lan egin eta arratsaldeetan jostera joaten zen. Etxera itzultzean, 18-20 urterekin, josten hasi zen, baina pixkanaka utzi egin zuen, beste ahizpa ezkondu ostean.</p>