Umetako entretenimendua: jaunartzeak eta hiletak antzeztea<p>Domekan laurak aldean arrosariora joan behar izaten ziren. Horren aitzakian, iluntzera bitartean jolasteko denbora izaten zuten. Zer entretenimendu izaten zuten. Lagun batek izeba jostunak zituen eta azpikogona dotoreak edukitzen zituen. Ezkutura joan, hura azpikogona hutsean jarri eta "jaunartzeak egiten" ibiltzen ziren. Koroak egiten zituzten lorekin. Hiletak ere egiten zituzten, txirritxirriei, adibidez. Elizako hilarrietako trapuak erabiltzen zituzten.</p>