Lantegia erreta, etxetik hasi lanean Aitak Bittor Sarasketa lantegian, Eibarren, egiten zuen lan eskopetentzako kaxak egiten. Trenez bueltatzen zen Mendarora eguna Eibarren pasata. Gerra hasi zenean aitak lan egiten zuen lantegia apurtu egin zuten, beste askoren artean. Eibar eta Ermua aldetik kea ikusten omen zuten. Sarasketaren lantegia erre egin zutenez, Isidororen aitak etxean lantegi txiki bat prestatu eta bertan egiten zuen lan.

Lantegia erreta, etxetik hasi lanean
Isidoro Mugerza San Martin
- ahotsak.eus